XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)

Zenbait urte gero, Errepublikaren gorian, J. Garate, euskaldun-fededun haren ustezko ezinbestekotasunaz mintzo zelarik ezin zuzenago zihoan harira: Tampoco convence la verdad de la frase de que el euskera difiende la religión ni su recíproco, como se ve comparando Navarra y Durango, poco amantes del euskera y derechistas con Eibar, euskeltzale e izquierdista.

Garateren hitzak ñabardura asko beharko lituzkete, hasteko orokorregiak baitira eta orduan oraindik soziolinguistikaren oinarriak ezezagunak ziren. Dena dela, bere hitzak egoera objektibo baten isla direla ezin uka.

Hau guzti hau irakurririk zilegi da pentsatzea, euskaldun-fededun axioma hura gurean betetzen ez zelako beti ere elizgizon edo fededunen ustez halako aurriritzi modukoa sortzen lagundu zutela 106 Oreka gehiago ageri du oraingo honetan Resurrección Mª de Azkue Euskaltzainburuak bere Latsibi eleberrian. Bertan liberalek (Kartagotarrek) erdaraz edo euskara gaiztoan hitz egiten dute, baina badirudi haiek elizkoi ez izatea baino barkaezinago zaiola narratzaileari beraien euskararen ezjakite hori.